Hondartza Hartu eguna antolatzeko bilera irekia izango da bihar

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 28a, 13:08

Kilometroetako antolatzaileek egitasmo berezi bat dute esku artean: Hondartza Hartu. Ekainaren 15erako egitarau oparoa izango duen eguna ari dira antolatzen herriko hainbat eragileren artean.

Tropela, ur jolasak, hondarretako figurak, kometak, parrilada... Denetik egiteko asmoa dute Hondartza Hartu egunean. Hori guztia posible izateko, Kilometroetako antolatzaileak herriko hainbat eragilerekin ari dira elkarlanean: Artezaleak, Pagoeta Mendizale Elkartea, Zarauzko Surf Elkartea, Hotz Zarautz, Arkamurka, Tropela, Arraio Irratia, Zarauzko Sare Feminista, Santa Marinako Komisiyua, Azken Portuko Komisiyua, Zelai-Ondoko Komisiyua, Juanjo Gurrea Txanka eta Shelter.

Egunari forma ematen jarraitzeko bilera irekia egingo dute bihar, maiatzaren 29an, 19:00etan Ebro-Etxean. Bilerara gonbidatuta daude, antolatzen dabiltzanez gain, antolatzeko gogoz daudenak edo egiteko edozein ekarpen izan dezaketenak.