Nadia Erostarbe, Ibon Mugertza eta 'Gallo' omendu ditu Zarauzko Surf Elkarteak

Dorleta Agiriano Lai 2019ko mai. 31a, 13:30

Aurreko asteburuan Zarautz urre kolorez tindatu zuten Nadia Erostarbe, Ibon Mugertza eta Aitor Frantzesena Gallo surflariek.

Erostarbek denboraldiko bigarren garaipena eskuratu zuen Txilen, Heroes De Mayo Iquique Pro txapelketan. QS 1500 proba izan zen. Mugertza eta Frantzesena, aldiz, Portugalen izan ziren asteburuan, lehenengo Europako surf egokituko txapelketan, eta garaipen banarekin itzuli ziren etxera. Nor bere kategorian aritu eta nagusitu zen; itsu dago Gallo, eta eskuineko besoan paralisia dauka Mugertzak.

Atzo, osteguna, hiru surflari zarauztarrak omendu zituen Zarauzko Surf Elkarteak. Egoitza aurrean izan zen ekitaldia.