EAJ bozkatu zuten herritarrak eskertu ditu ohar bidez Zarauzko Uri Buru Batzarrak

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 31a, 15:03
EAJko kideak, joan den igandean, emaitzak jakin berritan (Zarauzko EAJ)

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan 5.757 zarauztarrek bozkatu zuten Euzko Alderdi Jeltzalea, eta horiei guztiei eskerrak emateko oharra plazaratu du Zarauzko Uri Buru Batzarrak.

Botoa EAJri eman dioten herritarrei zuzenduta, honako oharra plazaratu du Zarauzko Uri Buru Batzarrak:

"Zarauzko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak eskerrak eman nahi dizkie joan den igandean, maiatzak 26, alderdiari Zarautzen alde lanean jarraitzeko euren konfiantza eman zioten zarauztar guztiei. Bereziki, Zarauzko gazteei eta, gaixo eta etxetik irteteko aukerarik ez zuten pertsonei, euren botoa eta babesa emateagatik.

Zuei guztioi esker, EAJ-PNV izan da hautagaitza bozkatuena Zarautzen. 5.757 pertsonek eman digute euren babes eta konfiantza aurrera jarraitzeko, eta horrek ilusio are eta handiagoa eman digu zarauztar guztion artean etorkizuneko Zarautz eraikitzen jarraitzeko".