Pagoeta Eguna ospatu dute, 60. aldiz

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 3a, 10:07

Pagoeta Mendizale Elkartearen eskutik, Pagoeta Eguna ospatu zuten atzo. Guria tabernan jarri zuten hitzordua goizean goiz, eta elkarrekin igo zuten mendia. Mendimetroak egitasmoaren barruan, Salbatore Mitxelenakoek ere taldean egin zuten ibilbidea.

Atzo, igandea, Pagoeta Eguna izan zen, 60. aldiz. Pagoeta Mendizale Elkartearen eskutik, egun osoko egitaraua izan zen; goizean goiz txistulariek girotu zituzten Zarauzko kaleak, eta jarraian, Guria tabernatik hasita, herritarrek taldean igo zuten mendia. Salbatore Mitxelenakoek ere bat egin zuten hitzordua, eta Sarobe-Berrin elkartu ondoren, elkarrekin egin zuten Pagoetarako ibilbidea.

Pagoetan meza eta erromeria izan ziren, eta urtero bezala, jatekoa eta edatekoa ere eskaini zuten.

Irudiak: Salbatore Mitxelena Ikastola eta Lorentxo Portularrume