EH Bilduk Herri Batzarrera deitu du ostegunerako

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 3a, 14:30
EH Bilduk Merkatu Plazan egin zuen kanpaina amaierako ekitaldia. (EH Bildu Zarautz)

Bilgunean izango da EH Bilduren Herri Batzarra, 18:30ean hasita.

Ostegun honetan, ekainak 6, Herri Batzarra egingo dute Zarauzko EH Bilduko kideek. 18:30ean jarri dute hitzordua, Bilgunean, eta bertaratzeko dei egin diete herritarrei.

Maiatzaren 26an izan ziren udal hauteskundeak, eta gai hori izango dute ardatz aste honetako batzarrean. Besteak beste, aurtengo bozen inguruko balorazioa eta hemendik aurrerako antolaketa izango dituzte hizpide.