Trailerra: 'Rocketman' filma emango dute asteburuan Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 4a, 13:18

Datorren asteburuan eskainiko dute Modelon, Elton John abeslari britainiarraren bizitzan oinarritutako filma.

Dexter Fletcherren azken lana ikusgai izango da asteburu honetan Modelo aretoan: Rocketman. Zinegile britainiarrak Elton John artistaren bizitza izan du ardatz bere azken lanean, eta Taron Egerton aktorea jarri da abeslariaren azalean.

Aste honetan, larunbatetik astelehenera izango dira saioak ikusgai:

  • Larunbata, ekainak 8: 19:30ean eta 22:00etan.
  • Igandea, ekainak 9: 19:30ean eta 22:00etan.
  • Astelehena, ekainak 10: 17:00etan eta 20:30ean.