Zarautz-Babyauto taldea aurkeztuko du larunbatean ZAEk

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 6a, 17:00

KAE 1 ligan arituko da Zarauzko taldea, eta "ilusio handiz" ekingo diote denboraldiari.

Larunbatean, ekainaren 8an, Musika Plazan aurkeztuko dute 2019ko denboraldian lehiatuko den Zarautz-Babyauto taldea. KAE 1 ligan arituko da Zarauzko arraun taldea, eta 12:00etatik aurrera, taldeko arraunlariak ezagutzeko aukera izango da.

ZAE-ko kideek azaldu dute denboraldiari ekiteko "ilusio handiz" daudela, eta zarauztarrak animatu nahi izan dituzte aurkezpenera kamiseta eta zapi urdina jantzita joateko.