Zarauzko Triatloia 2019

33. Zarauzko Triatloia irudietan: Igeriketa proba amaitu dute parte hartzaileek

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 8a, 17:13

Getariako Malkorbe hondartzan, 15:00etan abiatu dute igeriketako proba emakumezkoek eta 15:15ean gizonezkoek.

Gaur arratsaldean jendetza bildu da herrian Zarauzko 33. Triatloia bertatik bertara ikusteko. Getariako Malkorbe hondartzan hasi dute igeriketa proba parte hartzaileek; 15:00etan abiatu dira emakumeak, eta 15:15ean gizonezkoak. Zarauzko hondartzara heldu direnean ikusleen txalo zaparradak eman die ongi-etorria triatletei, eta box eremuan uretako jantzia erantzi ondoren, bizikletako probari ekin diote

Igeriketa proba "gogorra" izan dela azpimarratu dute adituek, "itsaso zakarra" egon baita gaur egun guztian zehar.