Elektronika doinuak Borguettotik eta Putzuzulotik, beste urte batez

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 9a, 11:30

Atzo, larunbata, izan zen Kaiolatik Fest elektronikaren jaialdia. 19:00etan hasi zen egitaraua, Borguetton. Bertan, Elektropeña eta Rubio DJak aritu ziren arratsaldea girotzen, 22:30ak arte. 

Gauean ere jarraitu zuen festak, Putzuzulo Gaztetxean. Arizonako Billy, Unia eta Bihotza DJak arduratu ziren musika jartzeaz, 05:30ak arte.

Irudiak: Amaia Urbieta Arruti