Lirain abesbatzak kontzertua emango du larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 10a, 18:30

Errepertorio zabala dauka Gorlizko abesbatzak: elizako kantuak, abesti herrikoiak, baita gaur egungoak ere.

Datorren larunbatean, ekainaren 15ean, Frantziskotarren elizan kontzertua eskainiko du Gorlizko Lirain abesbatzak, 20:30etik aurrera.

Jakinarazi dutenez, Gorlizko Habanera eta euskal Polifonia jaialdiaren antolatzaileak dira, besteak beste, Lirain abesbatzakoak. Orokorrean, mota desberdinetako abestiak eskaini ohi dituzte: elizakoak, abesti herrikoiak, gaur egungoak...