Istripua izan du auto batek AP8 autobidean, Zarautzen

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 11a, 15:01

Istripuaren ondorioz bi kilometroko auto-ilarak daude AP8 autobideko 40. kilometroan, Bilboko noranzkoan. Ez da zauriturik egon.

13:30 inguruan izan da ezbeharra, AP8 autobideko 40. kilometroan, Bilboko noranzkoan. Kaltea jasandako autoa erretiratu artean, autobideko errei bat itxita dago eta, hori dela eta, bi kilometroko auto-ilarak sortu dira bidean.

Ertzaintzak HITZAri jakinarazi dionez, laster erretiratuko dute kaltetutako autoa eta zirkulazioa egoera normalera itzultzea espero dute.