San Pelaio festak 2019

Sanpelaioetako egitaraua argitaratu du Iñurritza Jai Batzordeak

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 12a, 13:00

Ate joka dira aurtengo San Pelaio jaiak. Iñurritza Jai Batzordeak egitarau zabala antolatu du; hala, hilaren 22tik 28ra bitartean, festez gozatzeko aukera izango da Iñurritzan.

Ekaina erdialdean murgildu gara dagoeneko, eta uda sasoiarekin batera, ate joka dira San Pelaio jaiak. Urtero bezala, egitarau zabala prestatu dute Iñurritza Jai Batzordeko kideek. Ekainaren 22tik 28ra bitartean, festez gozatzeko aukera izango da Iñurritzan.

Auzokideek festetarako motorrak berotuko dituzte hilaren 22an, Sanpelaioak martxan izenpean antolatutako egun osoko egitarauarekin. 25ean, San Pelaio bezperan, 00:00etan jaurtiko dute jaiei hasiera emateko txupinazoa. Bandera igoerarekin, San Pelaio jaiek hartuko dute Iñurritza.

Ekainak 22, larunbata. Sanpelaioak martxan

  • 10:30. Auzo arteko pala txapelketa, bertsolariekin lagunduta. Azken Portu, Urteta, Hiruerreketa eta Iñurritzak hartuko dute parte.
  • 11:00. Azokaren hasiera, Iñurritzako zelaian. Bertako produktuak izango dira: barazkiak, eztia, ogia, gozokiak, gazta, haragia loreak eta abar.
  • 11:30. Haurrei zuzendutako Mendi marrazketa-txokoa, frontoian.
  • 12:15. Ipuin kontalaria, frontoian.
  • 12:30. Txakolin dastaketa.
  • 17:30. Jalgi dantza taldearen aurkezpena.
  • 19:00. Triki-poteoa Iñurritzako tabernetan, Iñurritza elkartearen atarian hasita.
  • 22:00. Kantu-afaria.

Ekainak 25, asteartea. San Pelaio bezpera

  • 00:00. Bandera igoera eta txupinazoa. Sorpresak izango dira.

Ekainak 26, asteazkena. San Pelaio eguna

  • 09:00. Goiz eresia txistulariekin.
  • 11:00. Meza Nagusia San Pelaio ermitan.
  • 12:30. Aurreskua, Iñurritzako gazteen eskutik, Iñurritzako zelaian.
  • Arratsaldean, erromeria Iñurritzako zelaian.
  • 18:30-21:00. Ardoa eta gazta doan, Iñurritza Jai Batzordearen egoitzan.
  • 22:30. Erromeria, Izer eta Alabierren eskutik.

Ekainak 27, osteguna. San Pelaio bigarrena

  • 05:30. Baratxuri zopa, Iñurritza elkartean, Iñurritza Jai Batzordearen eskutik.
  • 06:00. Oilasko biltzearen hasiera, Iñurritza elkartearen parean.
  • 13:00. Oilasko biltzearen amaiera, Iñurritzako zelaian.
  • Arratsaldean, erromeria Iñurritzako zelaian.
  • 18:30-21:00. Ardoa eta gazta doan, Iñurritza Jai Batzordearen egoitzan.
  • 22:30. Bertso jaialdia, Iñurritzako zelaian. Unai Iturriaga, Alaia Martin, Felix Zubia, Amets Arzallus eta Agin Laburu bertsolariek abestuko dute, eta Jon Zaldua izango da gai-jartzailea.
  • Jarraian, erromeria JundaJo taldearen eskutik.

Ekainak 28, ostirala

  • 09:00. Goiz eresia txistulariekin.
  • 11:00. Meza, Iñurritzako elizan.
  • Jarraian, hamaiketakoa jubilatuentzako, Iñurritzako Jubilatuen Elkartean.
  • 11:30. Haurrentzako jolasak, Iñurritzako zelaian.
  • 14:00. Gibel-jana, oilasko biltzean parte hartu dutenentzat.
  • 19:00. Giza proba, Iñurritza vs Mendaroko Tope Natxiok.
  • 22:30. Kontzertuak, Iñurritzako plazan: Blue Beans, Frikun, Fan&Go.
  • 00:00. Banderaren beheratzea eta festen amaierako txupinazoa.