TAO ezartzeko margotu dute Eroski Hipermerkatuaren atzeko aparkalekua

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 13a, 17:33
Gaur eguerdian itxura hau zuen aparkalekuak (Ane Azkue)

Udaltzaingoak atzo egunkari honi baieztatu bezala, TAO sistema ezarriko dute Eroski Hipermerkatuaren atzeko aparkalekuan. Gaur margotu dute urdinez, aurreko egunetan eguraldi txarragatik ezin izan baitute egin. Oraindik ez dute jakinarazi, hala ere, noiz jarriko duten martxan, ezta urte osorako izango den ala uda sasoira mugatuko duten.