Txinpirin, Zarautz-Txiki eta Zarautz Abesbatzak kontzertuak emango dituzte ostiralean

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 18a, 20:00

Ekainaren 21ean Musikaren eguna izango da, eta usadioari jarraituz, kontzertuak emango dituzte adin desberdinetako hiru abesbatzek.

Txinpirin abesbatzak Villa Mundako parkean izango du emanaldia, 18:30ean. Zarautz-Txikik eta Zarautz Abesbatzak, berriz, 21:30ean abestuko dute, Frontoi-Txikin.