Ordutegi aldaketak izango dira hondakin bilketan, San Pelaio jaiak direla eta

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 21a, 16:00

Zarauzko eta Orioko hondakin organikoen bilketa ibilbide berean egiten denez, San Pelaio jaiek bi herrietan eragingo dute.

San Pelaio jaiak direla eta ekainaren 25etik 27ra (datorren astelehenetik asteazkenera), Zarauzko merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakin organikoak ez dira ohiko ordutegian jasoko, goizean baizik, 09:30etik aurrera.

Orio eta Zarauzko hondakin organikoen bilketa ibilbide berean egiten da eta, beraz, herri batean aldatu behar izateak besteari eragiten dio. Kasu honetan, San Pelaio jaiak direla- eta aldatuko da bilketaren ordutegia.