Amaitu dute ikasturtea Imanol Urbieta Musika Eskolakoek

Dorleta Agiriano Lai 2019ko eka. 22a, 09:00

Udan sartu gara dagoeneko, eta horrekin batera, oporraldia hasi da herriko gazteenentzat. Imanol Urbieta Musika Eskolakoek ere amaitu dute ikasturtea, eta ezin zuen beste modu batera izan: abesti eta dantza artean agurtu dute aurtengo ibilbidea.

Aritzbatalde kiroldegian izan da ikasturte amaierako ekitaldia, 18:30ean hasita. Bertan izan dira musika eskolako ikasleak eta irakasleak, eta ikasturte honetan landutakoa eta ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera izan dute guztiek. Goraino bete da Aritzbataldeko harmaila.