Eguneko zentrokoek ere ospatu dituzte sanpelaioak

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 25a, 10:55

Urtero bezala, sanpelaioen atarian Iñurritzan izan dira Maria Etxetxiki eguneko zentroko egoiliarrak. Aurreko ostirala berezia izan zen, Udaberri abesbatzak kontzertu bat eskaini zielako Iñurritzako elizan, eta Iñurritzako jubilatuen elkartean bazkaldu zutelako.

Iñurritzakoak eta Udaberri abesbatzakoak aurten ere gogoratu dira Maria Etxetxiki eguneko zentroko egoiliarrekin. Azken urteotako ohiturari jarraituz, aurreko ostiralean Iñurritzako jubilatuen elkartean hamaiketakoa egin zuten adinekoek, eta ondoren Udaberrikoek kontzertua eskaini zieten auzoko elizan.

Kontzertuaren ondoren, jubilatuen elkartekoek bazkaria eman zieten eguneko zentroko egoiliarrei, eta abesbatzako partaideei hamaiketakoa ere eskaini zieten.