Aita Donostia abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 25a, 11:17
(Utzitako argazkia)

Frantziskotarren Elizan izango da emanaldia, 20:30ean hasita. Zarautz Abesbatzako kideen arabera, aurten "Zarautzera abestera etortzeko gogoz azaldu dira kanpoko abesbatzak".

Larunbatean, ekainak 29, Donostiako Aita Donostia abesbatzak kontzertua emango du Zarautzen. 20:30ean hasiko da emanaldia, Frantziskotarren Elizan.

Zarautz Abesbatzako kideek azaldu dutenez, aurten, "Zarautzera abestera etortzeko gogoz azaldu dira kanpoko abesbatzak". Hala, taldeei "ateak ireki dizkiete" herrian; hala nola, Kantabriako Alfoz taldeari, Gorlizko Lirain taldeari eta abar.