San Pelaio festak 2019

Gazteenek apar, musika eta dantza artean gozatu dute jaiez

Dorleta Agiriano Lai 2019ko eka. 28a, 11:48

San Pelaio jaien azken txanpan murgildu dira zarauztarrak. Herriko gazteenek ere izan dute jaiez gozatzeko aukera; atzo kalejira izan zen Alde Zaharretik Iñurritzara, eta bertan, puzgarrietan eta apar festan aritzeko aukera izan zuten.

Gaur goizerako ere haurrentzako jolasak prestatu dituzte Iñurritzan, eta 14:00etan, oilasko biltzean parte hartu dutenek bazkaria egingo dute. 19:00etan giza-proba izango da auzoan, eta Iñurritzakoek indarrak neurtuko dituzte Mendaroko Tope Natxiok taldearekin.

22:30ean kontzertuak hasiko dira Iñurritzako plazan; Blue Beans, Frikun eta Fan&Go taldeak igoko dira oholtza gainera. Sanpelaioei amaiera emateko, 00:00etan bandera jaitsi eta txupinazoa jaurtiko dute Iñurritza Jai Batzordeko kideek.