'Gorputz madarikatuak' liburua aurkeztuko dute Garoan

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 28a, 11:39

Lucia Baskaranen 'Gorputz madarikatuak' liburua izango dute bihar hizpide Garoa liburu-dendan. Baskaranekin izango da Danele Sarriugarte idazlea ere.

Alberdania argitaletxearekin plazaratu du Gorputz Madarikatuak eleberria Lucia Baskaranek. Bihar, 12:30etik aurrera, Garoa liburu-dendan izango da idazlea Danele Sarriugarterekin, bere azken lanaz hitz egiten.

Eleberriak bere bizitza berreraiki nahi duen emakume baten istorioa kontatzen du, iraganeko zauri eta korapiloak ardatz harturik.