Bigarren eguna du Udagirok, haurrei zuzendutako aisialdiak

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 2a, 15:55

Zarauzko Udaleko Gazteria sailaren eskutik, bigarren urtez martxan jarri dute haurrei zuzendutako Udagiro zerbitzua, Salbideko Ludotxo ludotekan.

Uztailaren 1etik 30era bitartean, bost eta hamaika urte bitarteko haurrei aisialdi zerbitzua eskainiko zaie dohainik, Salbiden. Arratsaldez izango da, 15:00etatik 18:00etara.

Iaz bezala, begirale-talde batek gidatuta, haurrek hainbat jarduera ezberdin egiteko aukera izango dute Salbideko Ludotxo Ludotekan. Parte hartzeko bertaratu besterik ez da egin behar, eta ez da zertan ordutegi osoa bete: begiraleekin adostu daiteke noiztik noiz arte aritu.