N-634 errepidea itxita egongo da asteburuan, Elkanoren ospakizunetako auto pribatuek erabil dezaten

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 3a, 12:59

Elkanok mundu bira hasi zuela bosgarren mendeurrenaren harira, ekitaldi sorta antolatu dute Getarian. Hargatik, Zumaiatik Zarautzerako bidea ordu batzuetan itxita egongo da, baina Zarauztik Zumaiarakoa ez dute itxiko.

Asteburuan Getariara milaka lagun gerturatzea aurreikusten dute Elkanoren ospakizunetako antolatzaileek, eta ekitaldiok eragina izango dute kostako errepideko trafikoan.

Larunbatean 14:00-20:00 ordutegian, eta igandean 10:00-23:00 bitartean, N-634 errepidea itxita egongo da Zumaiatik Zarautzerako norabidean, ospakizunetako auto pribatuak pasa daitezen. Dena den, larrialdi zerbitzu zein autobusek errepidea erabili ahal izango dute. Autobusen kasuan, antolatzaileek iragarri dute Getariara joateko zerbitzu bereziak jarriko dituztela. Zumaiatik Zarautzera autoz joateko asmoa dutenek, beraz, Meagako errepidea edo AP-8 hartu beharko dute.

Aldiz, Zarauztik Zumaiarako norabidea zabalik egongo da bi egunetan.