Etxeko hondakin handiak bere egunetan atera behar direla gogorarazi du eskualdeko Udal Elkarteak

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 4a, 13:32

Azken asteotan etxeko hondakin handi asko agertu dira edukiontzien inguruetan, tokatzen ez den egunetan eta narras utzita.

Urola Kostako Udal Elkarteak jakitera eman duenez, azken asteotan hondakin handi asko azaldu dira edukiontzien bazterretan behar ez duten egunetan, eta modu narras batean. Udalerri bakoitzean egun eta ordu tarte bat ezarrita dagoela gogorarazi eta errespetatzea eskatu du.

Hauek dira ordutegiak:

Aia: igandetan, 20:00etatik 22:00etara

Getaria: astelehenetan, 20:00etatik 22:00etara

Orio: asteartetan, 20:00etatik 22:00etara

Zarautz: asteazkenetan, 20:00etatik 22:00etara

Zumaia: ostegunetan, 20:00etatik 22:00etara

Hondakin handi gisa hartzen dira tresna eta altzariak, sarritan etxebizitza berritu edo aldatzearen ondorioz herritarrek baztertzen dituzten etxeko ekipamenduak. Barne hartzen dira: altzariak, etxeko tresna elektriko handi eta txikiak, informatika eta telekomunikazio ekipoak eta bestela erabili ezin diren etxeko bestelako tresnak.

Aldiz, debekaturik dago maneiatzeko ezinezkoak diren hondakinak bertan uztea (garabiak edo poleak beharko balira hauek garraiatu ahal izateko). Hondakin hauek garbiguneetara eramatea eskatu dute.