Dandako eta Gerizako gazteak Azpeitiko Esklabak eraikinean izan dira

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 15a, 14:00

'Toldotik at! Elkartasun Udara' ekimenaren barruan egin dute irteera Azpeitiko Esklabak eraikinera. Krisiaren Seme-Alabak bertan garatzen ari diren proiektua gertutik ezagutu eta harremanak eraiki asmoz, egun osoko egonaldia egin zuten Azpeitiko gazteekin.

Atzo, igandea, Azpeitiko Esklabak eraikinean izan ziren Danda Gazte Asanbladako eta Gerizako hainbat kide. Hala, Krisiaren Seme-Alabak taldeko kideak eraikinaren ezker hegalean garatzen ari diren proiektua hurbiletik ezagutu eta harremanak eraiki zein estutu asmoz, egun osoko egonaldia egin zuten Azpeitiko gazteekin.

Krisiaren Seme-Alabek espazioan egin dituzten eta egingo dituzten lanen berri izan zuten zarauztarrek, eta beren alea ere jarri nahi izan zuten guztien artean; eraikinean zein inguruetan hainbat lan egin zituzten goiz osoan zehar. Gero, elkarrekin bazkaldu zuten, eta "elkarren berri sakonago" izan zuten gazteek.

Hona hemen Krisiaren Seme-Alabek Uztarria-n argitaratu duten kronika