Irudietan: Espainiako Salbamendu eta Sorosle Txapelketa, hondartzan

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 16a, 14:30

403 soroslek –256 jubenilek eta 147 juniorrek– hartu dute parte asteburu honetan dunen parean jokatu den Espainiako Jubenil eta Junior mailako Salbamendu eta Sorosle Txapelketan.

Jubenil gizonezkoetan Marisma elkartea izan da garaile, eta emakumezkoetan Pontevedra-SAPO. Junior gizonezkoetan, berriz, Alcarreñok irabazi du, eta emakumezkoetan, Noja Playa Doradak. Guztira, 13 autonomia erkidegoko 43 klubek hartu dute parte, eta hainbat proba osatu behar izan dituzte hondartzan zein itsasoan.

Irudiak: rfess.es