Nahia elkartearen artisau azoka izango da hurrengo astean

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 19a, 19:00

Hurrengo astean lau egunez zabalduko dute azoka eta Kirkilla jatetxean bi pertsonentzako afaria zozkatuko dute produkturen bat erosten dutenen artean.

Uztailaren 25etik 28ra artisau azoka izango da Lege Zaharren Enparantzan, Nahia elkarteak antolatuta. Uztailaren 25ean eta 28an, alegia, ostegunean eta igandean, goizez eta arratsaldez egongo da zabalik azoka: 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era. Uztailaren 26an eta 27an, berriz, ostiralean eta larunbatean, 17:00etatik 20:30era.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, azokan produkturen bat erosten dutenen artean Kirkilla jatetxean bi pertsonarentzako afaria zozkatuko dute, uztailaren 28rako.