Zarauztik pasa da Orain Presoak bizikleta martxa

Amaia Urbieta Arruti 2019ko uzt. 20a, 12:11

Luhusotik Gernikara, hiru eguneko bizikleta martxan hasi zuen atzo Sare elkarteak. Euskal presoen eskubideak aldarrikatzea helburu, dozenaka parte hartzaile iritsi ziren etapa amaierara: Zarautzera. Gaur herritik abiatu da martxa, Getariruntz.

Atzo abiatu zen Luhuson Orain Presoak Tour, hau da, euskal presoen eskubideen aldeko bizikleta martxa. Oriotik barrena iritsi zen Zarautzera, eta hainbat herritarrek egin zieten ongietorria parte hartzaileei gasolindegi handiaren inguruan.

Bizikleta gainean joan ziren denak erdigunera, eta bizikleta martxan parte hartzen ari direnek Arrano elkartean afaldu, eta herrian igaro dute gaua. Gaur goizean ekin diote berriro bideari, Getaria aldera. Handik Zumaiara jarraitu dute, eta ondoren Urola Kosta atzean utzi dute. Bihar iritsiko dira Gernikara.