Gaur hasiko dira Hiruerreketako festak

Asteburu honetan ospatuko dituzte jaiak Hiruerreketa auzoan. Gaur arratsaldean emango diote hasiera auzokideek prestatutako egitarauari, jolas eta gozoki artean.

Hona hemen Hiruerreketako festetako egitaraua, osorik:

Uztailak 27, larunbata

  • 16:30-20:00. Jolas erraldoiak, 3 urtetik 99 urtera bitartekoentzat: partxisa, artzain-jokoa, Zarautz fesoka...
  • 18:30. Txokolatea parte hartzaileentzat.
  • 18:30. Auto telegidatuen erakustaldia eta haiekin jolasteko aukera.
  • 21:00. Afari arina.
  • 21:30. Apalatxe kantautorea.
  • 23:00. Moonshine wagon taldea.
  • 00:30. Fan&Go! erromeria taldea.

Uztailak 28, igandea

  • 10:00. Auzolana.
  • 11:00. Hamaiketakoa eta poteoa.
  • 13:00. Bazkarirako karpa eta mahaiak prestatzea.
  • 14:00. Herri bazkaria. Postrearekin batera, bertsolariak.
  • 17:30. Haur jolasak eta musa.