1969an jaiotakoek kinto bazkaria egingo dute azaroaren 16an

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 29a, 09:00

Aialan izango da bazkaria, eta autobusez joateko aukera izango dute izena ematen dutenek. Azaroaren 11n itxiko dute izen-ematea.

1969. urtean jaiotakoek kinto bazkaria egingo dute aurten, eta prestakuntza lanekin hasi dira dagoeneko. Azaroaren 16an jarri dute hitzordua; Aialan bazkalduko dute, eta joan-etorria autobusez egiteko aukera izango dute izena ematen dutenek.

75 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak, eta bazkaria zein autobusa barnebilduko ditu prezioak, baita opari bat, talde argazkia, photocall-a eta DJa ere. Bertaratzeko asmoa dutenek izena eman dezakete dagoeneko, 75 euro sartuta ondorengo kontu korrontean: BIC de Caja Rural BCOEESMM008
IBAN ES11 3008 0181 3232 8097 2724. Dirua sartzearekin batera, honakoa adierazi beharko da: "Quintos del 69" mezua, bakoitzaren izena eta aurreneko bi abizenak. Azaroaren 11n itxiko dute izen-ematea.

Alergiaren bat dutenek Aiala jatetxearekin jarri beharko dute harremanetan argibideak emateko, 943 134 600 telefono zenbakira deituta.