Zortzigarren izan da Enbata Euskadiko Txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 31a, 15:28

Hondarribiak irabazi du Euskadiko Traineru Txapelketa, bere etxean.

Gizonezkoen Euskadiko Traineru Txapelketan lehia estua izan da parte-hartzaileen artean. Zarauzko Enbatak lehen txandan jokatu du estropada Gaizka Garmendia patroiaren gidaritzapean, eta Gari Uranga entrenatzaileak trainerutik kanpo utzi du bere burua. KAE 1 ligako lider den Enbatak Eusko Label ligako Zierbena, Donostiarra eta Ondarroa izan ditu aurkari lehen saioan, eta laugarrenak izan dira zarauztarrak estropadan. Lehen txandako denborarik onena Zierbenak markatu du.

Sailkapena

1.- Hondarribia 20:15,91
2.- Zierbena 20:20,04
3.- Santurtzi 20:23,08
4.- Ondarroa 20:29,39
5.- Urdaibai 20:34,80
6.- Donostiarra 20:35,68
7.- Orio 20:44,18
8.- Zarautz 21:35,75