Arraun denboraldiko porran parte hartzeko azken egunak

Arraun denboraldiaz hainbat porra egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan zarauzkohitza.eus atariak. Denak doan izango dira, eta asmatzen dutenen artean otorduak eta talasorako sarrerak zozkatuko dira. Parte hartzaile guztien artean, berriz, sinatutako arraun kamisetak, harpidetzak etab. Aurreneko abuztuaren 4an, igande honetan amaituko da. Animatu!

Denboraldi bikaina egiten dabil ZAEren lehen taldea. KAE 1 liga irabaztea lortuko ote du, baina? HITZAren porran ligako lehen lau sailkatuak zein talde izango diren asmatzera animatzen zaitugu. Aste batzuk daramatza zabalik porrak, eta abuztuaren 4ra arte, igande honetara arte, egongo da parte hartzeko aukera.

Doakoa da porra egitea, eta asmatzaileen artean Kirkilla jatetxean bi lagunentzako dastatze menua zozkatuko dugu. Beste guztien artean, berriz, Zarauzko arraunlariek sinatutako ZAEren kamiseta eta Urola Kostako HITZAko harpidetza bat. Lotura honetan klik eginda hartu daiteke parte porran.

Kontxari buruzko bi porra

Bigarren eta hirugarren porrak Kontxari begira antolatuko dira. Abuztuaren 19tik 31ra Kontxako sailkapenaz galdetuko da, eta irabazleen artean zozkatuko dira Izeta sagardotegian bi lagunentzako menua + Spa Gym Malecon talasoan bi lagunentzako sarrera. Gainera, parte hartzaileen artean Gipuzkoako hainbat arraun talderen sinatutako elastikoak eta beste hainbat sari zozkatuko dira.

Sari horiexek izango dira Kontxari buruzko porran ere. Horretan parte hartzeko epea irailaren 2an zabalduko da, eta 6an itxi.