'Venganza bajo cero' eta 'El rey leon' filmak, asteburu honetan Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 1a, 16:30

Udan ere zine komertziala izango da Modelo aretoan. Ostegunetik astelehenera bitartean, 'El rey leon' eta 'Venganza bajo cero' filmak emango dituzte.

Disney ekoiztetxearen El rey leon film ezaguna biziberrituta plazaratu berri dute zinemetan, eta iragan asteburuan eman zuten Modelon. Datozen egunetan ere izango da ikusteko aukera; larunbatean, igandean eta astelehenean.

Hain zuzen, ondorengo ordutegian emango dute:

  • Abuztuak 3, larunbata. 17:00etan.
  • Abuztuak 4, igandea. 17:00etan.
  • Abuztuak 5, astelehena. 17:00etan.

Bestalde, berrikuntza modura, Venganza bajo cero proiektatuko dute Modelon, bihartik aurrera. Hans Petterrek zuzendutako lana da, eta drogak, droga trafikoa zein mendekua ditu hizpide. Ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean izango da filma ikusteko aukera.

  • Abuztuak 2, ostirala. 19:30ean eta 22:00etan.
  • Abuztuak 3, larunbata. 19:30ean eta 22:00etan.
  • Abuztuak 4, igandea. 19:30ean.
  • Abuztuak 5, astelehena. 19:30ean eta 22:00etan.