Petti abeslariak kontzertua eskainiko du ostegunean

Zarauzko hitza 2019ko abu. 5a, 11:12

Arranopola Kultur Dinamikak antolatu du saioa; Arrano tabernako terrazan izango da, 20:00etatik aurrera.

Arranopola Kultur Dinamikak antolatuta, ostegunean, 20:00etatik aurrera, Petti abeslariak kontzertua eskainiko du Arrano tabernako terrazan, Musika Plazan.

Petti abeslaria eta gitarra-jolea da eta rock, folk, rhythm eta blues doinuak eskaini ohi ditu. Normalean kontzertuak bakarlari moduan eskaintzen baditu ere, beste hainbat musikarirekin kolaborazioak egin ditu, besteak beste, Anari, Txuma Murugarren, Rafa Rueda edo Barrence Withfield amerikarrarekin.