Udaberri elkarteko bulegoa itxura aldatu dute

Zarauzko hitza 2019ko abu. 7a, 15:47
Xabier Txurruka alkatea Udaberri elkarteko bulegoan. (Facebook: Xabi Txurruka)

Turismo Bulego zaharreko altzariak berrerabili dituzte Udaberri elkarteko bulegoa eraldatzeko.

Turismo Bulego zaharreko altzariak berrerabili eta aprobetxatu ditu erretiratu eta pentsiodunen Udaberri elkarteak, eta bulegoa eraldatu eta berritu dute. Ostiralean elkarteko kideekin bildu eta egoitza berritua ezagutu zuten Xabier Txurruka alkateak eta Jesus Arana zinegotziak.