Abuztuaren 29an hasiko da Bertsolari Gazteen XLIII. Lizardi Saria

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 8a, 10:38
Aitor Salegi, iazko irabazlea.

Iazko formatu berean jokatuko da txapelketa: bi kanporaketa izango dira bi egunez jarraian, eta irailaren 6an finala. Orotara, 16 bertsolari lehiatuko dira.

Aurkeztu dute Bertsolari Gazteen XLIII. Lizardi Saria. Ohiko legez, bi kanporaketa saio jokatuko dituzte bertsolariek: lehena abuztuaren 29an, ostegunean, eta bigarrena abuztuaren 30ean, ostiralean. Saiook Imanol Urbieta Musika Eskolako aretoan egingo dira, eta finala, bestalde, irailaren 6an Modelo Aretoan. Finalerako sarrera ordaindu beharko da: Turismo Bulegoan egongo dira salgai 3 euroren truke, bestela, egunean bertan lehiatilan egongo dira eskuragai.

1. kanporaketa: Abuztuak 29, osteguna, 22.00etan Imanol Urbieta Musika Eskolan.

  • Aitor Bizkarra
  • Sarai Robles
  • Jokin Bergara
  • Mikel Tapia
  • Gorka Pagonabarra
  • Jon Gurrutxaga
  • Joritz Bastarrika
  • Uxue Alkorta

2. kanporaketa: Abuztuak 30, ostirala, 22.00etan Imanol Urbieta Musika Eskolan.

  • Joanes Illarregi
  • Maddi Sarasua
  • Maddiane Txoperena
  • Unai Izagirre
  • Maider Arregi
  • Eñaut Martikorena
  • Aimar Sorazu
  • Libe Goenaga

Finala: Irailak 6, ostirala, 22.00etan Modelo Aretoan.