Baditu finalistak Zaporra pilota Memorialak

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 9a, 11:13
Iazko finalisten irudia. (Aritz Mutiozabal)

Atxotegi eta Balerdi bikoteak Eskudero eta Urruzolaren aurka jokatuko du datorren asteartean, hilak 13, Zaporra Memorialaren finalean.

Gailurrera iristeko azken urratsera heldu da jada Zaporra Memoriala. Pilotazaleek aukera ederra izan dute astero-astero, azken astearte eta ostegunetan, Frontoi Txikira gerturatu eta afizionatuen pilota partidez gozatzeko.

Abuztuaren 1ean jokatu ziren finalaurdenetako bi, eta finalerdietarako txartela eskuratu zuten Murua eta Etxaniz, eta Atxotegi eta Balerdi bikoteek. Hauek, hala, ostegun honetako lehen finalerdia osatu zuten. Atxotegi eta Balerdi gailendu ziren sei tantoko aldearekin: 22 eta 16.

Abuztuaren 6an jokatu ziren beste bi finalaurdenetako partidak. Bertan irabazle ateratzen lehen bikotea Eskudero eta Urruzola izan zen, eta Juaristi eta Esnaola bigarrenak. Hauek ere ostegunean jokatu dute finalerdietako partida, beste finalerdiaren ondoren. Eskudero eta Urruzolak irabazi zuten 22 eta 20, partida estu bezain interesgarrian.

Hala, aurrez esan bezela, finala Atxotegi eta Balerdi bikoteak eta Eskudero eta Urruzola bigarren bikoteak osatuko dute. Datorrean asteartean, abuztuaren 13an, jokatuko da Frontoi Txikin, arratsaldeko 18:00etan. Eguraldi txarra egingo balu, Zinema Pilotalekura mugituko litzateke finala, ordu berean jokatuz.