Hasi dira 'Asti Txikiko' belar artifiziala ordezkatzeko lanak

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 9a, 13:25
Leire Arana egungo kirol zinegotzia eta Iban San Martin, aurreko kirol zinegotzia eta egungo azpiegituren eta obra txikien zineogotzia.

Aste honetan hasi dira zelaiko sareak eta ateak kentzeko lanak, eta asteburuan zehar belar artifizialeko moketa kenduko dute, modelo berrietako batengatik ordezkatzeko.

Zarautz Kirol Elkarteko futboleko taldeek gehien erabiltzen duten zelaia da Asti Txikiko futbol zelaia, eta orain arte ez da sekula aldatu. Azken belaunaldiko ezaugarriak dituen batengatik aldatuko dute: 60 milimetroko altuera eta 6.400 metro karratuko azalera duen belar artifizialeko modeloa. Bi motatako filamentuak izango ditu belardi honek, bi koloretan, eta iragazkortasuna 60 litro/minutuko metro karratuko baino gehiagokoa izango du. Hau da, FIFA federazioak eskatutako kalitate eta homologazioak beteko ditu.

Zarauzko Udalak maiatzean atera zuen lizitaziora Asti Txiki futbol zelaiko belar artifiziala berritzea eta mantentzea, eta baita bi zelai erantsien mantenua ere. Obras y Pavimientos Especiales S.A. enpresari esleitu zitzaizkion lanak, eta 225.666,21 euroko aurrekontua izango du belar ordezkatzea burutzeko. Arazo legalak tarteko, aurreikusten zena baino beranduago esleitu zitzaion enpresari kontratua: uztailaren 24an, zehazki. Horregatik, abuztuaren 7an hasi dira lanak. "Dena ondo bidean, zelai berria bost asteko epean prest egongo da", zehaztu du Leire Arana kirol zinegotziak. Denboraldi berria hasterako zelaia erabilgarri izatea espero du Zarauzko Udalak.