Irudietan: Herri bazkaria Azken Portu auzoko festetako azken egunean

Zarauzko hitza 2019ko abu. 12a, 17:29

Hirugarren eta azken eguna dute Santa Klara, Aritzbatalde eta Azken Portuko festek. Eguraldia lagun, marmitako lehiaketa egin dute eta jarraian herri bazkaria, Plaza Gorrian. Jendetza bildu da bertan; sarrera guztiak agortuta, 500 lagundik gora elkartu dira.