Irudietan: Eskudero eta Urruzolak irabazi dute Zaporra Memoriala

Zarauzko hitza 2019ko abu. 14a, 10:46

22 eta 10 irabazi zuten Atxotegi eta Balerdiren aurka. Hiru eta laugarren posturako lehian, bestalde, Juaristi eta Esnaola nagusitu ziren.

Jende andana bildu zen Frontoi Txikin beste astearte batez. Pilotazaleek izan zuten zer ikusia, jokalekuak ahalbidetzen duen joko azkarraz baliatu baitziren bi bikoteak.

Hiru eta laugarren posturako partida jokatu zen lehenik, 18:00etan. Alex Juaristi eta Arkaitz Esnaola bikotea 22 eta 12 gailendu zen Ander Etxaniz eta Eneko Muguruzaren aurrean. Ondoren, 19:00 buelta horretan ekin zioten Zaporra Memorialaren final handiari. Hasiera-hasieratik, Aitor Atxotegi eta Manex Balerdiren hutsek abantaila eman zioten Jon Eskudero eta Julen Urruzolari, bai atzean eta bai aurrean fin aritu zen bikoteari. Hala, partida apurtzea lortu zuten.

Sari-banaketa:

  • Bikote txapelduna: Jon Eskudero - Julen Urruzola
  • Bikote azpitxapelduna: Aitor Atxotegi - Manex Balerdi
  • 3. bikote onena: Alex Juaristi - Arkaitz Esnaola
  • 4. bikote onena: Ander Etxaniz - Eneko Muguruza
  • Pilotari onena: Julen Urruzola