HARA! Su artifizialen hondakinekin esnatu da Zarauzko moila

Ostiral gaueko su artifizialen hondakinak azaldu dira moilan. Larunbat goizean garbitzen aritu dira Zarautz Arraun Elkarteko kideak, estropadak jokatzen baitziren.

Zarautz Arraun Elkarteko kideek adierazi dutenez, ordu erdi eskas batean lau kaxa oso hondakinez bete dituzte Zarauzko moilan larunbat goizean. Hondakinak, plastikoa tarteko, gehientsuena su artifizialen soberakinak direla esan dute.