Ostiral honetan Maxwell Anderson izango dute hizpide Photomuseumen

Zarauzko hitza 2019ko abu. 20a, 11:41

Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, dramagile estatubatuarraren obra landuko dute ostiral honetan.

Maxwell Andersonen antzezlan ezberdinak eta ondoren zineman egindako egokitzapenak izango dituzte hizpide Gela programako saioan, ostiral honetan. 

Ohi bezala, saioa 18:00etan hasiko da Photomuseumen, eta sarrera doakoa eta librea izango da.