Aurredenboraldiko bi partida jokatuko ditu gizonezkoen futbol taldeak

Zarauzko hitza 2019ko abu. 22a, 10:38
Iazko jokalarien taldeko irudi bat.

Datorren denboraldia prestatzen dabiltzala-eta, aste honetan etxean jokatuko dituzten bi partiden berri eman dute: bata gaur bertan, ostegunean, Real Union talde irundarraren aurka, eta bestea etzi, larunbatean, Avance C.D. madrildarren kontra.

Datorren denboraldia prestatzen buru-belarri dabiltza gizonezkoen Zarautz K.E futbol taldeko mutilak. Gizonezkoen Ohorezko Mailan jokatuko dute aurten eta, hala, aurredenboraldian murgildurik dabiltza. Bi partida jokatuko dituztela iragarri dute: batetik Real Unionen aurka gaur bertan, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, eta bestetik, larunbatean Avance C.D. taldearen kontra eguerdiko 12:00etan.

Biak ala biak etxean jokatuko dituzte, Astiko belar naturalezko futbol zelaian.