Laugarren izan da Jaizki Mendizabal Halterofiliako Munduko Master Txapelketan

Zarauzko hitza 2019ko abu. 23a, 16:02

Atzo hartu zuen parte Munduko Txapelketan Jaizki Mendizabalek Montrealen (Kanada), eta iaz izandako emaitzak hobetzea lortu zuen.

Laugarren postua eskuratu du Jaizki Mendizabal zarauztarrak Halterofiliako Munduko Master Txapelketan. Montrealen (Kanada) izan da aurtengo txapelketa, eta astebete inguru irauten badu ere, atzo izan zen Mendizabalen txanda. Abiadako proban hirugarren sailkatu zen eta jasotze altxatze proban laugarren.
 
Txapelketa hasteko jaso beharreko pisua guztira 179 kilokoa zenez, zarauztarrak abiadako proban 80 kilo eta jasotze altxatzean 100 kilo eskatu zituen hasteko. Abiadako proban 89 kilo altxatzera iritsi zen Mendizabal eta jasotze altxatze proban baliogabetu egin zioten, 100 kilo altxatu ondoren, 105 kilorekin egin zuen saiakera. Hala, guztira 189 kilo altxatuta, laugarren geratu zen sailkapen orokorrean.