Birkit eta Moebius taldeak Arranopolako azken ostegun honetan

Zarauzko hitza 2019ko abu. 26a, 12:00

Iluntzeko 20:00etatik aurrera, inoiz ez bezala bi talde arituko dira Arrano Taberna pareko oholtzan: Birkit bakarlaria eta Moebius. Azken hauek bost zarauztar gazte dira, eta lehen kontzertua izango dute.

Azken osteguna izango du Arranopola egitasmoak. "Berezia" izango zela iragarri zuten, eta azken saio honetan, abuztuaren 29an, inoiz ez bezala bi talde igoko dira oholtzara: Birkit izen artistikoa duen Birkite Alonso, Bilbon bizi den gasteiztarra, eta Moebius, bost gazte zarauztarrek osatzen duten taldea. Hauen lehen kontzertua izango da.

Talde atzerritarren folk eta rock doinuak uztartuz, euskal kantagintzan aritzen da Birkit bakarlari arabarra. Bestalde, Moebius taldeen eskutik hainbat kantu ospetsuren bertsioak entzun ahal izango dira.