Jacques Léonard-en lanari buruz ariko dira Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 28a, 12:33
Jacques Léonard argazkilaria.

Ohi bezala, ostiral arratsaldean egingo dute saioa, 18:00etatik aurrera.

Gela programaren barruan, Jacques Léonard zinegile, idazle eta argazkilari frantsesa izango dute aztergai aste honetan Zarauzko Argazki eta Zinema Museoan.

50eko hamarkadaren hasieran Bartzelonara joan zen, eta bertan, Montjuïc barrutiko ijito komunitateari argazkiak egitea lortu zuen, bere emazte Rosario Amayari esker. Aipatzekoa da bere argazki artxiboak duen balio historikoa eta dokumentala.

Saioa ostiralean izango da, abuztuaren 30ean, 18:00etan hasita, doako sarrerarekin.