Iñurritzako biotopora irteera izango da bihar

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 29a, 11:00
Bisitariak biotopoko egurrezko pasabidean (@LuciaSEOEuskadi).

Udalak aurreko bi udetan Iñurritza biotopo babestura antolatutako irteerek «erantzun ona» izan zutela eta, berriz antolatu dituzte aurten.

Iñurritzako biotopoa bisitatzeaz gain, Zingira basora ibilbideak gaineratu dituzte. Bihar, 17:30etik 19:30era Iñurritzara irteera egingo dute, eta aurrez eman beharko da izena parte hartzeko, Turismo Bulegoan.