Hurrengo asteazkenean hasiko da berriro Pintxo Potea

Zarauzko hitza 2019ko ira. 3a, 18:48

Herriko hamalau tabernak izango dute eskaintza, asteazkenero.

Euskal Jaien ostean, irailaren 11n emango diote hasiera Zurekin ostalarien elkarteko kideek ikasturte berriko Pintxo Poteari. Hala, 2 euroren trukean, edaria eta pintxo jakin bat eskuratzeko aukera izango da asteazkenetan.

Ondorengo taberna eta jatetxeetan egongo da eskuragarri asteazkenetako emaitza: Arrano, Txiki Polit, Euskalduna, Itxaso, Patxiku, Salegi, Itsaski, Iruña, Kulixka, Xoxoa, Itxas-Lur, Aritzbatalde, Karlos Arguiñano eta Ameztigain.