Xalbador izango dute hizpide ostiralean, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 5a, 08:00

Photomuseumek antolatutako Gela programaren barruan Fernando Aire Xalbador bertsolariaz ariko dira ostiral honetako saioan.

Bertsolari erreferentea da Xalbador, eta hark bertsolaritzari egindako ekarpenak landuko dituzte. Saioa Photomuseumen bertan izango da hilaren 6an, ostiralean, 18:00etatik aurrera. Ohi bezala, doakoa izango da.