Kirol harrobia aztergai hilaren 11n eta 12an

Zarauzko Hitza 2019ko ira. 6a, 16:58
Xabi Alonso (@XabiAlonso).

Zarautz Kirol Elkartearen 75 urteurrenaren harira, ZKEk eta ZASTek hitzaldi bat antolatu du irailaren 11rako eta izen handiko kirolariak bilduko dituen mahai inguru bat irailaren 12rako.

Aritzbatalde kiroldegian izango da Kirol harrobia hitzaldia, eta bertan ariko dira Valencia Basketeko orientazio arduradun Paco Pardo, Berlingo Albako gazte programaren kirol zuzendari Raúl Rodríguez eta Realaren Fundazioko Luki Iriarte beraien harrobien ereduak aurkezten. Moderatzaile lanetan, berriz, Mikel Artolak jardungo du.19:00etan hasiko da, eta izena ematea beharrezkoa da, tokia mugatua delako (943 83.14.63 / zast.eus).

Hurrengo egunean, irailaren 12an, mahai-inguru irekia egingo dute Antoniano aretoan, 19:00etan, gai bera aztertzeko. Juanjo Lusa kirol kazetariak dinamizatuta,  Gurutz Aginagalde eta Mikel Agirrezabalaga, Xabi Alonso eta Leire Aranburu ariko dira solasean.