Euskal Astea 2019

Irudietan: Goraino bete da Munoa Alprojaren 'Nitanic' emanaldian

Dorleta Agiriano Lai 2019ko ira. 9a, 13:15

Eguraldia lagun, aurten Munoa plazan eskaini dute urteroko antzezlana Alproja taldekoek. 11:45ean abiatu dira San Inazio kaletik oholtzara igo diren aktoreak, eta 12:00etan sartu dira Munoan.

Hala, plaza goraino beteta aurkitu dute Alprojakoek. Ohi bezala, 12:00etan hasi da antzezlana, eta lehendabizi, galtxagorriek hartu dute eszenatokia eta hitza.

Aurten 39 kidek hartu dute parte Nitanic izeneko emanaldian.